Skip to content

Mercedes Peón

Oza-Cesurasen (Coruña) jaio zen, 1967an, eta konpositorea, interpretea, ekoizlea, kultura ikertzaile, maistra eta performerra da. World music zirkuituko artista karismatikoenetako bat da, tentsio postkolonial eta guzti: “autoestimu kulturala duen artista” dela esaten du berak.

Hamahiru urte zituela, A Costa da Morteko sorkuntza kolektiboko emakumeak abesten eta jotzen entzun zituen, eta, hunkituta, bilduma bat egiten jardun zuen 25 urtez. 2000. urtean, konposatzen hasi zen. Isúe izan zen artistaren lehen lana, eta ondoren AjrúSiháSÓS eta Deixaas iritsi ziren. Beste diziplina batzuetan kolaboratu izan du, hala nola dantzan, Janet Novásekin, Mercedes máis eu piezan, edo zineman, soinu bandak konposatzen. Haren azken lana, Osmose izenekoa, solasaldi bat da Margarita Ledo Andiónen Nación filmarekin, eta bertan, Galiziako emakumeen langile borroken bitartez, gorputzaren genero-aurreko ikuskeraren ikerketan sakontzen du. MacAllan saria irabazi duen lehen “emakumea” da, eta Musika Sari Nazional irabazi duen galiziar bakarra.