Skip to content

Mireia Sallarès

Artista bisuala. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean, bai eta zinema ikasketak ere New Yorkeko New School Universityn. Bideoa ikerketa artistiko eta antropologikorako bidetzat erabiltzen du, eta, halaber, benetakoaren konplexutasunari buruzko eta subjektibotasunaren diskurtso zapaltzaileen aurkako kontakizunak sortzeko gai den tresna narratibo gisa. 

Bere lanak leku hauetan aurkeztu ditu, besteak beste: CCCB,  MACBA, Fundación Miró (Bartzelona), Círculo de Bellas Artes (Madril), Museo Carrillo Gil (Mexiko), Anthology Film Archives (New York), Facets (Chicago), OK Centrum (Linz, Austria); Galleri Image (Arhus, Danimarka); Center for Contemporary Art (Glasgow), Museo de Arte Moderno (Puerto Rico), Arte Modernoaren Museoa (Mosku) edo TEA (Tenerife).  

Hauek dira bere lan nabarmen eta sarituenak: Las muertes chiquitas, emakumeen plazerari eta orgasmoari buruzko ikerlan luze bat, Mexikon egina; Como una gota de agua en la palma de la mano, amodio pentsamenduaren arazoetan murgiltzen den ikerketa bat, Jugoslavia ohian egina, eta La historia potencial de Francesc Tosquelles, Cataluña y el miedo, erotasunarekiko harremana politizatu zuen psikiatra katalanari buruzko fikzio espekulatibo bat.

LOTUTAKO EKITALDIAK