Politologoa eta kazetaria da. Stroblek Frankfurter Rundschau eta Süddeutsche Zeitung egunkarietarako idazten du, besteak beste. Haren Análisis del conservadurismo radicalizado (Katz, 2022) liburuak arrakasta handia izan zuen salmentetan, eta Liburu Politikoaren Bruno Kreisky Saria eman zioten. Liburu horretan, alderdi kontserbadore klasiko batzuek eskuin muturreko erretorika kultural eta soziala nola hartu duten aztertzen du Austriako politologo honek. Liburu horretan azaltzen du kontserbadurismo tradizionalaren erradikalizazio hori nola gertatu zen, eta, datu eta kasu espezifikoekin aztertzen ditu mutazio horrek etorkizunean eragin ditzakeen deribak. Bluesky sarean eta @nataschastrobl.bsky.social helbidean aurki daiteke.