Historiako ikasketak utzi zituen Lisboako Escola Superior de Cinema eskolan António Reis-en eskoletara joateko. Bere opera prima, O Sangue, Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu zen mundu mailan 1990ean. Casa de Lava, Cabo Verden filmatua, Canneseko Zinema Jaialdian estreinatu zen, 1994an. Cavalo Dinhero lanak zuzendaritza onenaren Leopardo saria jaso zuen Locarnoko jaialdian, 2014an.
Bere azken film luzeak, Vitalina Varela lanak, Urrezko Leopardoa eta emakumezko aktore onenaren Leopardo saria jaso zituen Locarnoko Jaialdian, 2019an.
2018an, Companhia erakusketa sortu zuen Serralves museorako. Egitasmo horretan Géricault, Picasso, Max Beckmann, Jacob Riis eta Jeff Wall artisten lanak uztartu zituen bere film batzuekin, bai eta kolaborazioak ere Chantal Akerman, Danièle Huillet eta Jean-Marie Straub artistekin.