Skip to content

Pilar Fontalba

Pierre Boulez-ek honako hau esan zuen Fontalbari buruz: “J’ai pu constater les grandes qualités instrumentales et la forte personnalité de cette interprète”Heinz Holliger-ek gomendatuta, Lucernako Jaialdiko Akademian gonbidatu gisa parte hartu zuen hainbat denboralditan Pierre Boulez-ekin Ensemble InterContemporain taldearekin.

2004. urteaz geroztik, oboe solista da Nafarroako Orkestra Sinfonikoan.

2004. urtean, Ensemble Laboratorium sortu zuen, 15 urtez Basileako Ensemble Phönix taldeko oboe jotzaile izan zen eta, gaur egun, Ensemble Ö en Chur eta Vertixe Sonora taldeetako kide da. Ohiko kolaboratzailea da, besteak beste, Ensemble Modern, Neopercusión, Recherche, Experimental Studio de Freiburg, Placa Base, Koan 2 eta Collective Impulsion taldeekin.

Balearretako Goi Mailako Kontserbatorioko irakasle titularra da 2004tik, eta gaur egun oboe eta ganbera musikako eskolak ematen ditu Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Fundación E7.2 fundazioa sortu zuen Nafarroan musika garaikidea sustatzeko, eta fundazioaren presidentea da.

3 CD grabatu ditu, eta oboerako errepertorioaren bilduma berri bateko lehen CDa argitaratu berri du berak bakarrik, honako konpositore hauen obrekin: Carolina Cerezo, Javier Torres Maldonado, Juan José Eslava, José María Sánchez Verdú, Louis Aguirre eta Germán Cancián.

Hegar saria jaso du Zürich-en, Gérard Zinsstag-en Kinêsis obraren interpretazioagatik. Era berean, Frantziako Grand-Est eskualdean Prix Superieur Inter-regional saria ere eskuratu du.