Skip to content

Roberto Esposito

Filosofoa, biopolitikako erreferentea. 

Pisako Scuola Normale Superioreko irakasle emeritua, filosofo garaikide nagusietako bat da. Komunitatearen nozio politikoaren eta immunitatearen nozio biomediko eta epidemiologikoaren arteko harremanei buruz egiten duen analisiak bideratzen du gogoeta filosofikoa. Filosofia Moral eta Politikoaren Historiako irakaslea da Florentziako eta Napoleseko Giza Zientzien Italiako Institutuan eta Napoleseko Ekialdeko Institutuko Zientzia Politikoen Fakultatean. Bere liburuen artean nabarmentzekoak dira hauek: Bíos. Biopolítica y filosofía (2004), Comunidad, inmunidad y biopolítica (2009), Tercera persona (2009), Pensamiento viviente (2010), Desde fuera: una filosofía para Europa (2018), Institución (2022), Política y negación (2023) eta Pensamiento instituyente (2023).