Skip to content

Sergei Loznitsa

Zinemagile eta matematikari ukrainarra. Nazioarteko dozenaka sarik bermatzen dute gure garaiko ezinbesteko zinemagileetako baten filmografia. 25 film baino gehiagoren artean, 23 urtetan, Maidanek (2014) Ukrainako azken iraultza erakusten du; Donbassek (2018) Krimea Errusiara atxiki ondorengo protestak kontatzen ditu, Donbasseko gerra; Babi Yar(2021) Kieveko 33.771 juduren sarraskia jorratzen du, 1941eko Urkraniako nazien okupazioan; The Trial (2018), Veneziako Biennale aretoan estreinatua, non Loznitsak Moskuko 30eko hamarkadako lehen epaiketen artxiboekin lan egiten duen; State funeral (2019), Stalinen estatu-hiletan kamera sobietarren materialei buruzko begirada zorrotza; Landsbergis jauna(2021) Lituaniak Errusiarekin izandako haustura. Bere azken filmak, The natural history of destruction (2022) filmak, Alemania nazian aliatuek egindako bonbardaketen irudiak oinarri hartuta, Ukrainako gerrarekin eta biztanleria zibilaren sufrimenduarekin lotura bat ezartzen du.

Film, fikzio edo dokumental bakoitzean, Loznitsak artxiboko irudiak, historia eta sobietar iraganari, azken urteetako gertaerei eta memoriaren beharrari edo betebeharrari buruzko gure begirada galdekatzen ditu.