Txikia zenetik, Shantala Shivalingappa jaio zen eta hazi zen lekuen artean bizi izan da: Madras eta Paris, hurrenez hurren. Oso gaztetatik Indiako dantza klasikoak ikasi zituen, lehenik amarekin (Savitry Nair dantzaria), eta, ondoren, Vempati Chinna Satyam maisuarekin, Kuchipudi estiloan. 13 urte zituenetik, gure garaiko artista garrantzitsuenetako batzuekin lan egiteko pribilegioa izan du: Maurice Béjart (1789… et nous), Peter Brook (harentzat Mirandaren rola antzeztu zuen Ekaitza lanean eta Ofelia Hamlet lanean), Bartabas (Chimère), Pina Bausch (O Dido, Néfès eta Bamboo Blues) eta Amagatsu (Ibuki). Esperientzia horiei esker, bere ibilbide artistikoa benetan paregabea da. Gaur egun, nazioarteko ospea du dantzari bakan gisa, Kuchipudi estiloaren enbaxadorea da eta mundu osotik eramaten du estilo horrekiko pasioa. New Yorken Asia hegoaldeko estilo batekin Bessie Saria irabazi zuen lehena izan zen (2013), Shiva Ganga izeneko bakarkako Kuchipudi emanaldiari esker. Shantalak bakarkako emanaldiekin birak egiten eta Kuchipudi estiloko bere koreografia-lana zabaltzen ematen du denbora. Giza topaketen eta horiek sortzen duten bidaia artistikoaren zale amorratua da, eta gozatu egiten du dantza, musika eta antzerkiaren esplorazioan hainbat artistarekin lankidetzan aritzen.