Filosofia politikoko irakaslea da Scuola Normale Superiore di Pisan, The New School for Social Researche-ko (New York) filosofia sailetik eta Columbia University-tik igaro ondoren. Eragin arendtiarreko filosofoa, bereziki garrantzitsuak dira pentsamenduari eta «totalitarismo» kontzeptuari buruzko Fortiren azterlanak. Duela gutxi, «biopolitikaren» nozioa eta «gaizkiaren» nozioaren forma garaikide berriak landu ditu. Lan aipagarrienen artean: Vida del espíritu y tiempo de la polis. Hannah Arendt entre filosofía y política (Ediciones Cátedra), El totalitarismo: trayectoria de una idea límite (Herder Editorial) edo New Demons: Rethinking Power and Evil Today (Stanford University Press; Argentinan Edhasa argitaletxeak gaztelaniaz argitaratua). Fortiren azkenaldiko lan entzutetsuenetako bat da An-Archic Souls: Notes on Subjectivity and Power’ Anarchic Souls («Arima anarkikoak: Subjektibitateari eta botereari buruzko oharrak»), non «arimaren» kontzeptua birplanteatzen duen, subjektibitate librearen ideia berri baten adierazle gisa.