Skip to content

Sol Picó

Bartzelonan bizi den koreografoa eta dantzaria da Sol Picó, eta dantza klasikoa, espainiarra eta garaikidea ezagutzen ditu. Haren koreografia lanetan hiru diziplina horiek senti daitezke, nahiz eta dantzaren adierazpenik garaikideenean kokatua egon; izan ere, dantza garaikidearen figura nabarmenetako bat da Sol Picó. 

1993an, Sol Picó Dantza Konpainia sortu zuen, eta bertan garatu du bere zigilu guztiz pertsonala. Hogeita hamar ikuskizun baino gehiago zuzendu eta interpretatu ditu, eta kontinente guztietako herrialdeetan barrena ibili da.

New Yorkeko Movement Research erakundean trebatu zen, eta interprete eta koreografo gisa lan egin du nazioarteko hainbat konpainiatan eta sortzailerekin; horien artean, Andrés Lima, Carme Portaceli edo Sergi Belbel antzerkigileak daude. Gainera, film laburretan eta luzeetan ere lan egin du. 

Hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, Valentziako Arte Eszenikoen Saria (4 aldiz), Max Saria (10 aldiz), Kataluniako Dantza Sari Nazionala (2004), Dantzako Bartzelona Hiria Saria (2015), Dantza Sari Nazionala (2016) eta Sant Jordiko Gurutzea (2020).

Argazkia © Jordi Vidal