Skip to content

Tomás Marco

Konpositorea eta saiakeragilea da. 6 opera, 1 ballet, 10 sinfonia, musika korala eta ganbera musika egin ditu askotariko formatuetan. Hainbat sari jaso ditu bere obragatik, besteak beste: Musika Sari Nazionala bere obra osoagatik 2002an, Madrilgo Komunitateko Musika Saria 2003an, Madrilgo Komunitateko Maiatzaren 2ko Gurutze Handia, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina 2014an eta Tomás Luis de Victoria Musikaren XV. Sari Iberoamerikarra 2016an.  

Espainiako musika erakundeetako buru izan da hainbat hamarkadatan, eta, besteak beste, Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalak erakunde autonomoaren, Musika Garaikidea Hedatzeko Zentroaren eta INAEMen zuzendari gerentea, teknikaria eta/edo teknikari artistikoa izan da. Halaber, SGAEren aholkularia ere izan da. Honoris Causa doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren zenbakizko kidea eta egungo zuzendaria da. Musika irakaslea izan da Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan eta musika kritikaria hainbat komunikabidetan. Gainera, zenbait liburu idatzi ditu eta hizlari gisa aritu da hainbat erakunde, ikastaro, jaialdi eta musika, arte eta zientzietako topaketatan, Espainian zein nazioartean.

Argazkia © Carlos Díaz