Skip to content

Valerie Miles

Idazlea, argitaratzailea eta itzultzailea.

2003tik Granta en español aldizkariko zuzendaria da. Estatu Batuetako Arteen Funts Nazionaleko Fellow da Rafael Chirbesen Crematorio obraren itzulpenagatik. Juan Eduardo Cirlot, Enrique Vila Matas eta Bioy Casaresen lanak itzuli ditu, eta Azar Nafisirekin lan egin zuen Nabokov and Exile lana persierara egokitzeko Yale University Pressentzat. Yale University Pressko Margellos bildumako kontseilu editorialeko kide da, eta Pradoko Museoko nazioarteko Fellowshipeko aholkulari literario. Archivo Bolaño, 1977-2003 erakusketan, idazlearen artxiboetan egindako ikerlan baten ondorioz, komisariotza lanak egin zituen. Egilearen bibliografian biltzen dira Grantari buruzko monografikoak eta Mil bosques en una bellota liburua. Itzulpen literarioa eta idazketa sortzailea arloko irakaslea da Pompeu Fabra unibertsitatean. Eta kolaboratzailea da argitalpen hauetan: The New Yorker, The New York Times, El País, La Vanguardia eta The Paris Review.

LOTUTAKO EKITALDIAK

SOLASALDIA
13/10/2024
Terminado
12:30

Location

Baluarte Ganbera Aretoa