Skip to content

Cristina Rivera Garza 

Idazlea, itzultzailea eta literatur kritikaria da.

Eleberriak, ipuinak, saiakerak eta poesia idazten ditu, baita sari ugari jaso ere. Azken aldiko argitalpenak: Me llamo cuerpo que no está. Poesía completa (Lumen, 2024), Autobiografía de Algodón (Random House España, 2022) eta El invencible verano de Liliana (Random House España, 2021); azken hori ingelesera itzuli dute (Hogarth, 2023) eta 2023an ez-fikziozko Liburuaren Sari Nazionala jasotzeko hautagai izan zen. M.D. Anderson zentroan irakasle gorena da, eta Houstongo Unibertsitateko Ikasketa Hispanikoetako Departamentuko Espainierazko Idazketa Sortzaileko Doktorego Programaren sortzailea. MacArthur eta María Zambrano Bartzelonako Unibertsitateko bekak jaso ditu, eta artista egoiliar izan da Berlingo DAAD programan.