Skip to content

Verde Prato

Verde Prato, Ana Arsuaga margolariaren eta musikariaren bakarkako proiektua da. Euskaraz abesten du eta euskal ahozko tradizioa berreskuratzen du bere kantuetan, gai minimalisten bidez. Teklatu batetik abiatuta, bere ahotsa eta aurrez grabatutako soinuek, askotan herriko folklorearen tradizioan inspiratuak, iragana etorkizunera eramaten dute. Herri-kantak eta liturgia-kantak, elektronika eta ahots-formatuan, Mazzy Star edo Nico eta Mikel Laboaren arteko bidegurutzea.

2021ean kaleratu zuen Verde Pratok bere lehen diska Kondaira eder hura, Jon Aguirrezabalagak (We Are Standard) grabatu eta ekoitzia eta Plan B rec. argitaratua. 2022an Jaikiera aurkezten du, Londresko Hegoa Diskak zigiluarekin elkarlanean.

Euskal tradizioa ustekabeko leku harrigarri eta hunkigarrietara eramaten ari diren artista gazteen belaunaldi berri baten erakusle da Verde Prato. Kultura askotako kantutegietan ahotsak duen presentziari balioa ematen dio eta garrantzi haundia hartzen du bere konposizioetan.

Argazkia © María Muriedas