Skip to content
Erakusketa eta instalazio artistikoak

ADI

02 - 12/10/2026

Taxio Ardanaz

Gaur egun dauzkagun eskubide gehien-gehienak pankarta baten atzetik defendatu eta borrokatu ziren. Mende bat baino gehiago igaro da izara, oihal edo plastiko zati bat bidegabekeria salatzeko eta kolektiboa eraikitzeko gehien erabiltzen den euskarria denetik. Batzuek aldatu egin dute historiaren bidea, baina, bestelako herri adierazpen grafiko batzuk ez bezala, pankarta ez da artxibatzen eta ez da gordetzen: pankarta egiteko premiaren ondotik ez da haren arrastorik geratzen. Horrexegatik da garrantzitsua haren memoria aldarrikatzea, eta, harekin batera, kalera atera duten gizarte mugimenduena, dantzatuz, abestuz eta oihukatuz, irudi bati, desira bati eta, batez ere, ekintza politiko eraldatzaile bati lotuz.

Comparte: