Skip to content

Taxio Ardanaz

Artista eta ikertzailea. Ideologiaren, irudikapenaren eta memoriaren artean sortzen diren tentsioen inguruan egiten du lan, eta pinturatik, instalaziotik edo argazkietatik abiatuta, zapuztutako proiektu politikoen eta erresistentzia kolektiboko beste forma batzuen arrasto fisikoak aztertzen ditu. Interes horren ondorioz, gatazkak jotako testuinguruetan lan egin du, hala nola Kurdistan Irakiarrean, Kuban, Txinan eta Mexikon.

Egilearen lanak hainbat bilduma publikotan eta pribatutan daude jasota, eta, besteak beste, honako erakundeetan egon dira ikusgai: Tabacaleran (Madril), Nafarroako Museoan, Erromako Academia de Españan, Tabakaleran eta San Telmo Museoan (Donostia), CIAJG-en (Guimarães), eta Carreras Múgica (Bilbo), Pelaires (Palma), Nordés (Santiago de Compostela) eta Artista x Artista (La Habana) galerietan.

LOTUTAKO EKITALDIAK