Hitzaldiak eta elkarrizketak
Alteritatearen irudiak: Coatlicue, Malintzin eta Guadalupeko Ama Birjina
Aurkezlea eta gidaria:
Konkistatzaileek XVI. mendean mundu berriko biztanleak epaitzeko erabili zuten «munstrokeria» edo «anormaltasuna», arimarik gabekotzat hartzeraino, ez da oso desberdina gaur egun etorkin behartsuak katalogatzeko erabiltzen den moduarekin. Topaketa honetan Mexikoko historiako hiru emakume mitikori buruz hitz egingo da: Coatlicue, Malintzin eta Guadalupeko Ama Birjinaz. Haien bidez erdigunean jarriko da alteritatearen zioa –gizakiekiko eta Naturarekiko harremana– estandarizazio autoritario globalaren egungo testuinguru hedakorrean.