Skip to content

Blanca Solares 

Humanista eta iruditeriaren ikertzailea.

Filosofia eta soziologian doktorea, idazlea eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko irakaslea da. Iruditeriaren, irudiaren hermeneutikaren, sinboloaren eta mitoaren ikertzaile garrantzitsuenetako bat da. Lan ugari argitaratu ditu, eta azken aldiko argitalpen ezagunenetako bat da Gilbert Durand, escritos musicales. La estructura musical del imaginario (Anthropos, 2018). Halaber,arte eta humanitateen eremuan funtsezkoak diren lanak koordinatu ditu, hala nola Symbolon. Ensayos sobre cultura, religión y arte eta Los lenguajes del símbolo; lan horietan, ikertzaile garrantzitsuenen ekarpenak bildu ditu, eta Empalabrar el mundo. El pensamiento antropológico de Luís Duch (Fragmenta Editorial, 2011) lanean ere parte hartu du.