Skip to content
Hitzaldiak eta elkarrizketak

Ezjakintasunaren urrezko aroa

CONFERENCIA
09/10/2026
19:00

Location

Baluarte Sala Cámara

Other Locations

Ez dago adostasunik esateko zerk egin gintuen gizaki. Autokontzientziak? Heriotza aurrean dugula aitortzeak? Lehen hitzen etorrerak? Irudimenaren asmakuntzak? Dudarik gabe, zalantzak partekatzeak, ulertzen eta jakiten saiatzeak egin gintuen gizaki. Hala ere, negozio handia bihurtu da ezjakintasuna ekoiztea. Robert N. Proctor Stanfordeko Zientziaren Historiako katedradunak «agnotologia» terminoa sortu zuen fenomenoa definitzeko eta aztertzeko nola entitate boteretsuek zientzia eta teknologia erabiltzen dituzten menderatze-tresna gisa. Proctorrek Topaketetan azalduko du zergatik uste duen ezjakintasunaren urrezko aroan bizi garela.

Comparte: