Skip to content
Hitzaldiak eta elkarrizketak

Feminismoa eta narrazioa

CONFERENCIA
03/10/2026
19:00

Location

Baluarte Sala Cámara

Other Locations

Chiara Bottici filosofoak bi proposamen egiten ditu pentsamendu feministaren inguruan. Alde batetik, begirada anarkista, boterea lortzen saiatu beharrean, iraultzen saiatzen den mugimendu gisa. Bestetik, narrazioaren inguruan, emakumeek historian zehar beren genero izaera nola ulertu duten aztertuko du. Bere azken lanean, Mitologías feministas izenekoan, emakume izatearen eta emakume bihurtzearen izaerari buruzko kontakizun-sorta zabaltzen du, garai eta geografia desberdinetako kontakizunetatik abiatuta. Hala, feminismoaren historia aztertzen du, Simone de Beauvoirrekin hasi eta Donna Harawayrekin buka, eta, aldi berean, posizioen eta ikuspuntuen bakartasuna haustea proposatzen du.

Comparte: