Sortzez Bulgariakoa, filologo hispanikoa eta kazetaria da. Bere lan-jarduna kulturaren dibulgaziora bideratu du: lan akademikoa sorkuntza garaikideari arretaz begiratzearekin uztartzen du. Gaur egun, literatura-kritikari eta kultura-kazetari gisa kolaboratzen du The Objective eta ABC Cultural hedabideetan, eta opera eta zarzuelari buruz idazten du Madrid Actual argitalpenean. Libros del Asteroide eta beste hainbat argitaletxetarako editore-lanak egin izan ditu. Ikertzaile gisa, doktoregoa egiten ari da, eta azken urteotan José Jiménez Lozanoren kazetaritza-lanaren edizio kritikoa argitaratu du, baita autore horri eta beste batzuei buruzko testu zientifikoak ere, hispanismoan erreferentziakoak diren aldizkari eta argitaletxeetan.