Skip to content
Jarduera musikalak eta eszenikoak

Habis de Doeul

Aurkezlea:

KONTZERTUA
05/10/2024
Terminado
13:00

Location

San Saturnino eliza

Josquin eta bere belaunaldia

Johannes Ockeghem hil zenean, haren ikasle Josquin des Prések “Nymphes de bois” chanson  hunkigarria idatzi zuen. Lan horretako frantseseko testuan, egileak (Jean Molinet) zenbait konpositore maisuaren galerari negar egiteko dolu jantziak janztera bultzatzen ditu. Konpositore horien artean daude Josquin bera eta, besteak beste, Pierre de la Rue, Antoine Brumel eta Loyset Compère. Zerrenda txiki horrek erakusten digu Josquinen bizitzan bazegoela jada sorkuntza kontzientzia bat eta konpositore talde baten errekonozimendua, zeinak, une horretan, mendebaldeko musikaren historiaren bilakaera gidatzen zuen. Beren kideen musika ezagutzen eta estimatzen zuten artisten multzoa zen, eta ez zuten eragozpenik batzuen musika fruituak biltzeko, beste batzuk sortzeko. Horien guztien artean, Josquin izan zen, ezbairik gabe, ondorengo belaunaldietan ondare sakonagoa utzi zuena. Horren erakusle dira Jachet de Mantuaren “Dum vasots adriae fluctus”, Josquinen obra ospetsuenetako batzuen hastapenak parodiatzen dituena, edo “Missa Mille Regretz”, Cristóbal de Moralesena, “Canción del Emperador” (Mille Regretz) ospetsua egokitzen zuena mezako testu kanonikora.

Comparte: