- 03 - 13/10/2024
- Terminado
- Egun osoa
Location
Hiru kontzeptu abiaburu gisa: Mosaikoa, Burua ireki eta Birpentsatu.
Topaketa hauek proposamen garaikideen Mosaiko baten gisara ulertzen ditut, egitarau oparo batean parte hartzera gonbidatzen baitu hitzaldien, solasaldien, eztabaiden, arte eszenikoen, erakusketen, musikaren, tailerren eta askotariko jardueren bidez. Publikoa erraz sentituko da eskaintza kulturalean harrapatuta, eta tesela bihurtuko da sortzen den Guzti komunitario horren zati izateko.
Burua irekitzeak leku egiten die harridurari, kezkari eta inguratzen gaituen munduari buruz ikertzen jarraitzeko gogoetari.
Lehen aldiz erabili eta botatzen den materialari buruz birpentsatzeko beharrak Frederic Amat artista bisualak lehenengo edizioaren berri emateko diseinatu eta erabilitako banderatxoak birpentsatzera eta berrerabiltzera eraman nau.
Hiru kontzeptuen baturatik sortu da “Leiho irekiak” espazio publikoan esku hartzeko ekimena. Banderatxoen aurpegietako bat manipulatuz leiho ireki bat sortzen dut, diseinuaren alderdi grafikoena ikustea ahalbidetzen duena: Nazioarteko Biurteko logotipo gisa geratu diren orban beltzak. Beste aurpegian aurreko edizioari erreferentzia egiten dion testua agertzen da, balizko nahasterik gerta ez dadin.
Emaitza mosaiko koloretsu baten sorkuntza da, non teselak berrerabilitako banderatxoak liratekeen, konposizio irregular batean egokituta, esku hartuko den eraikinaren fatxadan halako dinamismoa sortzeko.