Skip to content
+ Jarduera musikalak eta eszenikoak

TAO Dance Theater: 13, 14

06/10/2026
20:00

Location

Baluarte Areto Nagusia

# 13

 13 Tao Ye koreografoaren Numerical Series-eko hamabigarren pieza da. Obra hirutasun baten kontzeptuaren inguruan mugitzen da, gorputz-lotura baten hiru modu desberdinetan gorpuztua: bakar-saioa, duetoa eta taldea. Hiru elkarreragin-eredu horiek dira koreografiaren egituraren muina.

Batasunaren, bikoiztasunaren eta aniztasunaren kontzeptuak barne-logika gisa txertatuta daude. Sorkuntza honetan, Tao Yek gorputzaren, espazioaren eta denboraren eraldaketak elkartzen ditu osotasun kaotiko baina koherente bat eratzeko. Haren koreografiak, zorrotza eta irekia aldi berean, gure mundu garaikidearen egoera ukigarri eta iragankorrak islatzen ditu.

Koreografia: Tao Ye. Dantzariak: Xu Fujin, Cheng Leting, Wu Zhenkai, Lu Wenchao, Jia Lixue, Wang Jingping, Zhang Xi, Lee Yuyun, Bian Yifei, Jiao Xuexu, Xiong Shuai, Zhao Xueyi, Wu Yongle. Konposizioa: Xiao He. Argiztapen diseinua:Tao Ye. Argiztapen diseinua:Duan Ni. Jantzien ekoizpena:DNTY. Iraupena:25’.

#14

Erritmoa izaki bizidun guztiak lotzen dituen pultsua da.

 14 lana Tao Ye koreografoaren Numerical Series sailaren hamahirugarren sorkuntza da. Obra hau erritmoaren eta eraldaketaren esplorazio berri batean murgiltzen da. Aurreko errepikapen- eta begizta-eredu koreografikoetatik aldenduz, Tao Yek erronka egiten dio gorputzari etengabeko bilakaeran den mugimenduaren kalitate batekin, mugimenduaren eta gelditasunaren arteko espazio- eta denbora-aukera amaviigabeak zabalduz. Aldaketaren eta lasaitasunaren arteko erritmo beti aldakorretan, 14k bidaia zabal bat irekitzen du gorputzaren aukera amaigabeetan barrena.

 Koreografia:Tao Ye. Dantzariak: Xu Fujin, Cheng Leting, Wu Zhenkai, Lu Wenchao, Jia Lixue, Wang Jingping, Zhang Xi, Lee Yuyun, Bian Yifei, Jiao Xuexu, Xiong Shuai, Zhao Xueyi, Wu Yongle, an Chengxin. KonposizioaXiao He. Argiztapen diseinuaTao Ye. Argiztapen diseinua:Duan Ni. Jantzien ekoizpenaDNTY. Iraupena27’

Comparte: