Urrezko aroaren bila. Grand Tourreko bidaiariak
Aurkezlea eta gidaria:
- 14/11/2024
- Terminado
- 18:30
Location
Doako sarrera aforoa bete arte
Grand Tour edo “Gran Viaje” XVII. mendean hasi zen tradizio kultural gisa, eta, horren arabera, aristokrata gazte baten hezkuntza ez zen osotzat jotzen Antzinaro klasikoko — Italia eta Grezia — leku nabarmenetara bisita egin gabe, ondare grekolatinoa in situ ikusteko. Baina ikasle dirudun horiei berehala batu zitzaizkien diplomatikoak, naturalistak, poetak, musikariak, margolariak eta mota guztietako bilatzaileak, eta hasiera batean bidaia hezitzaile gisa hasi zena bidaia iniziatiko eta birsortze kutsua hartzen joan zen, non aurreko nortasuna atzean utzi eta beste era batera itzultzen zen. Bidaiari horien guztien artean, historia-, literatura- eta arte-lan sare trinko bat sortu zen, Europako kultura-mugimendu garrantzitsuenetako bat sortzeko.