Marina Lameiro
Marina Lameiro zinegilea eta ekoizlea da. Bere lana, besteak beste, Visions du Réel, FIDMarseille, Punto de Vista, Open City London eta MoMA Doc Fortnight jaialdietan aukeratu dute. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen URJCn, eta Bartzelonan eta New Yorken jarraitu zuen zine prestakuntza. Sormen dokumentalaren masterra eta muntaketa graduondokoa egin zituen Pompeu Fabra unibertsitatean, eta artista egoiliarra izan zen Brooklyneko UnionDocs arte dokumentalaren zentroan.
ILUSIOA GURE ESKUETAN
Zinema gure eskuekin sor dezakegun ilusio bat da. Tailer honetan gure eskuekin eta inguruan daukagunarekin zinema egiteko modu ezberdinekin esperimentatuko dugu. Zinematografoa asmatu aurreko asmakizun eta teknologietako batzuekin jolastuko gara, filma manipulatuko dugu, haren gainean margotuko dugu eta gure ingurura begiratuko dugu zinema egiteko.
IBILBIDEAK
DATAK ETA ESKOLAK
Eskola | Data | Taldea |
---|---|---|
IES Iturrama BHI, Iruñea | Apirilak 24, 25 eta 26 | 1. Batxilergo artistikoa |
IES Navarro Villoslada BHI, Iruñea | Maiatzak 6, 13 eta 20 | DBH 4 |
CPEIP Urraca Reina HLHIP, Artajona | Ekainak 13 eta 14 | LH 4 - 5 - 6 |