Xabier Erkizia
Musikaria, soinu-artista eta ekoizlea. Azken 30 urteetan musika konposizio eta instalazio ugari aurkeztu ditu, horien artean 90 soinu banda baino gehiago egin ditu film, dantza eta antzerki lanetarako. Komunikabide ezberdinekin ere kolaboratzen du irrati sorkuntzan.
Hainbat proiektu komisariatu ditu, hala nola ERTZ Festival de Otras Música, non zuzendarikidea izan zen (1999-2017) eta Artelekuko AUDIOLAB soinu laborategia (2002-2014), zeinetan koordinatzailea izan zen. Hezkuntza arloan ere lan egiten du, unibertsitateekin elkarlanean eta, erregulartasunez, Elías Querejeta Zine Eskolan. 2021ean bere lehen film luzea estreinatu zuen, O GEMER (Atekaleun Films.
BELARRIEKIN BEGIRATU: Nola kontatu soinuen bidez
Lantegi honetan soinuekin pelikulak egiten eta irudiak soinuz janzten ikasiko dugu. Oro har, hitzen eta irudien bidez istorioak nola kontatu irakatsi digute, berdin komikietatik, liburuetatik, telebistatik edo zinematik. Belarria ordea, nagusiki musika entzuteko hezi dugu, guztiz bestelako arauen bidez. Baina zorionez, ez dugu soilik musika entzuten. Hor daude soinuak, hotsak, distantziak, oihartzunak, dardarak, arriskuak eta emozioak ere. Eta haiek gabe, ezin dugu gure mundua azaldu.
IBILBIDEAK
DATAK ETA ESKOLAK
Eskola | Data | Taldea |
---|---|---|
IES Biurdana BHI, Iruñea | Apirilak 11 | Batxilergoa 2. maila |
IES Biurdana BHI, Iruñea | Apirilak 18 | Batxilergoa 2. maila |
IES Biurdana BHI, Iruñea | Apirilak 25 | Batxilergoa 2. maila |