Skip to content

Ana Blandiana

Poeta, prosalaria eta saiakeragilea da, figura ospetsua Errumaniako literaturan. 1942an jaio zen, eta Ceaușescu-ren erregimenaren aurkari nabarmena da. Blandiana bokazio literarioa erresistentzia moralerako bitartekotzat hartu zuten idazleetako bat da. 

17 poesia liburu, kontakizun fantastikoen 2 liburuki, 11 saiakera eta nobela bat idatzi ditu, eta sari nazional eta nazioarteko ugari jaso ditu horiengatik. Bere poema, prosa eta saiakera liburuak 25 hizkuntzatara itzuli dira, guztira 98 liburuki desberdinetan. 

Europako kulturari eginiko ekarpena eta giza eskubideen aldeko borroka aitortu zaizkio; izan ere, Blandianari Frantziako Errepublikako sari handiena eman zioten, Chévalier de la Légion d’Honneur (2009), AEBetako Estatu Departamentuak Romanian Women of Courage Award saria eman zion eta Errumaniako Mihai erregeak Nihil Sine Deo saria eman zion (2014). 

Argazkia © Miguel Ruiz Duran