Skip to content

Ana Carrasco Conde

1979an jaio zen eta filosofoa da. Filosofia, teosofia eta literatura ikasketak egin zituen Munich, Berlin eta Parisen. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eskuratu zuen doktoregoa, idealismo alemaniarraren eta Erromantizismoaren arloko tesi bat eginez. Alemanian doktorego ondoko zenbait beka izan ondoren, Espainiara itzuli zen talentua erakartzeko beka batekin. Julián Sanz del Río Ikerketako Nazioarteko Saria (DAAD) eskuratu zuen. Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea da, baina trebatzen jarraitzen du, sumerrerari eta akadierari buruzko unibertsitate ikasketak egiten ari baita. Konferentziak eman ditu eta ikerketa egonaldiak egin ditu AEBetan, Mexikon, Argentinan, Txilen, Brasilen, Portugalen, Italian, Suitzan eta Hego Korean, besteak beste. Bere azken liburua Decir el mal (Galaxia Gutenberg, 2021) da. Bere lanak gaizkia, izua, laztura eta heriotza ditu ardatz. La Marea, El Cultural eta Retina aldizkariekin eta Cadena SER irratiarekin aritzen da lankidetzan.