Skip to content

Andrea Ganuza

Ilustratzailea, komiki marrazkilaria eta artista ibiltaria da. Haren obrak komikiaren mintzairak, fanzinea eta arte garaikidea konbinatzen ditu esperimentazio grafikoa bilatuz eta ingurunearen mugak handituz. Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Ikerketa eta Sorkuntza Artistikoko Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Hainbat gunetan izan da artista egoiliar, El Parche (Bogota), Taller 7 eta Platohedro (Medellin), Tarântula (Sao Paulo), La Maison De Les Auteurs (Angulema), La Maison De La Literature (Quebec), Azkuna Zentroa (Bilbo), L’Estruch (Sabadell) eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, besteak beste. Eta haren marrazkiak ikusgai izan dira Conde Duque eta CentroCentro guneetan (Madril), Fundación Suñol eta Galería Policroma galerietan (Bartzelona), Azkuna Zentroan (Bilbo) eta Zitadelan (Iruñea), eta Nafarroako Museoko bilduman ikus daitezke.

LOTUTAKO EKITALDIAK