Skip to content

Anne Waldman

Poeta, irakasle eta aktibista feminista, sozial eta kulturala da. Millville-n jaio zen, New Jersey, 1945ean. Poeta gisa duen ibilbidea 1970ean hasi zen eta orain arte luzatu da, 2022an bere obraren zati bat itzuli baitzen Para ser estrella a medianoche (Arrebato libros, 2022) antologia elebidunean. American Book Award eta Shelley Memorial Award of The Poetry Society of America sariak jaso ditu. Abangoardian egon izan da beti, eta XX. mendeko bigarren erdiko artista garrantzitsuenekin lankidetzan aritu da. Bere lana mundu osoko konferentzia eta jaialditan aurkeztu du, eta bere idatziak hainbat hizkuntzatara itzuli dira. Patti Smithek bere lana gure garairako ezkutu psikiko gisa kalifikatu du. Poeta izateaz gain, Waldman Poetry Project at St Mark’s Church In-the-Bowery proiektuaren sortzaileetako bat da. 1974an Jack Kerouac Eskola sortu zuen Naropako Unibertsitatean, Allen Ginsberg eta Diana di Primarekin batera, eta han jarraitzen du lanean udako programan.

Argazkia © Xavi Olmos