Skip to content

Björn Schmelzer

Orkestra-zuzendaria, idazlea, artista, zinemagilea eta antropologoa. Anberesko Graindelavoix musika-taldearen zuzendari artistiko gisa, hamazazpi CD ekoitzi ditu (baita formatu hibridoko beste lan batzuk ere), Belgikan eta atzerrian kontzertuak eman ohi ditu eta arte-erakundeetan egonaldi artistikoak egin ditu. Schmelzerek taldearen musika-errepertorioa sortzeko egiten duen ikerketa sakona saiakeren, hitzaldien eta argitalpenen bidez garatzen da, eta lan horiek bere ikuspegia teoria espekulatiboaren, psikoanalisiaren, musikaren eta artearen historiaren arteko elkargunean kokatzen dute. Schmelzerentzat, iraganeko errepertorioak botila baten barruko mezuen antzekoak dira, eta dialektikoki aztertu behar dira, beren jatorriaren horizontearekiko haustura nola egituratzen duten jakiteko. Bereziki interesatzen zaio arteak nola ematen duen alienazio- eta subjektibotasun-prozesuen, fantasia historikoaren, plastikotasun gotikoaren, hondamendiaren eta kenosiaren lekukotza. Margarida Garciarekin batera, Schmelzerek Time Regained: A Warburg Atlas for Early Music erakusketa egin zuen. Lan horren ondorioz, bi bolumeneko liburu homonimo bat argitaratu zuen MERek Ganten. Halaber, Outlandish eta Van Eyck Diagrams filmak egin zituen.

LOTUTAKO EKITALDIAK