Zinemagilea eta irakaslea. Elías Querejeta Zine Eskolako (EQZE) zuzendaria da. Eskola hori zinemaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko nazioarteko zentro bat da, pentsamendua, ikerketa eta praktika esperimentala eskaintzen dituena.
Giza Zientzietako doktorea da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean (Doktoregoko Aparteko Saria), Komunikazioko lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean eta Zine zuzendaritzako lizentziaduna ECAM eskolan. Film hauek egin ditu Sergio Oksmanekin batera: Notes on The Other (2009), A Story for the Modlins (2012) eta O futebol (2015).
Punto de Vista Jaialdiaren sortzailea eta zuzendari artistikoa izan zen 2009ra arte. 2021eko Cannesko Jaialdiaren epaimahaikidea izan zen (Film Laburren Urrezko Palmondoa eta Cinéfondation).
Argitalpen hauek editatu ditu: Ver sin Vertov. (1955-2005) Cincuenta años de no ficción en Rusia y la URSS, The Man Without the Movie Camera. El cine de Alan Berliner, Las formas de la Estalgia eta Mi abuelo murió leyendo a Pushkin
Argazkia © Iñigo Royo