Skip to content

Carolyn Carlson Konpainia

Konpainia.

Jarduera bizi-biziko elkartea da Carolyn Carlson Konpainia, keinua eta pentsamendu poetikoa uztartzen diren sormen eta askatasun gunea. Roubaixen Zentro Koreografiko Nazionaleko zuzendari lanetan 9 urte eman ondoren, Carolyn Carlson Parisera itzuli eta bere konpainia propioa sortu zuen, Carolyn Carlson Konpainia, egoitza Chailloteko Théâtre National antzokian izan zuelarik 2014tik 2016ra.

Errepertorio apartarekin eta bere unibertsoarekiko leial diren dantzariez lagundurik, Carlsonek aurrera jarraitzen du sormen prozesuan. 8 urtez proiektu handinahiak, sorkuntzak, erakusketak eta filmak egin eta mundu osoan barrena bere poesia partekatu ondoren, koreografoak transmisioa eta irakaskuntza jarri nahi ditu konpainiaren erdigunean, bere errepertorioa osatzen duten lanak erakusteko bira alde batera utzi gabe.

LOTUTAKO EKITALDIAK

DANTZA IKUSKIZUNA
08/10/2024
Terminado
19:30

Location

Baluarte Areto Nagusia