Skip to content

Castillo Suárez

Poeta da eta euskaraz idazten du. 

Altsasun jaio zen 1976an, Euskal Filologian lizentziaduna da eta euskara teknikari gisa lan egiten du administrazioan. 

Haur literaturako hainbat liburukiz eta iritzi artikuluz gain, zortzi poesia liburu argitaratu ditu: Mugarri estaliak (Susa, 2000); Spam poemak (Elkar, 2004); Bala hutsak (Elkar, 2006); Souvenir (Elkar, 2008), Joseba Jaka bekari esker egina; Urtebetetze festa (Elkar, 2012), eta Irautera (Elkar, 2019). Halaber, poema liburu ilustratu hauek egin ditu: Zerua berun (Mezulari, 2014), Peru Abarka sariaren irabazlea, eta Elurra elurraren gainean (Autoedizioa, 2021). 

Gaur-gaurkoz, Iparraldeko neska literatura blogaren burua da.