Skip to content

E7.2

E7.2 2012an sortu zen, artista-talde baten sormen-gosea modu sistematikoan eta ez hain desordenatuan bideratzeko beharretik. Leandro Suarez, kide sortzailea, Suitzako Nouvel Opéra Fribourg operako zuzendari kudeatzailea da gaur egun, eta hasieran multimediako arduraduna zen. Pilar Fontalba oboe-bakarlaria eta E7.2 Ensemble-ren arduraduna da. Salvador Tarazona perkusio-irakaslea eta kaleko eta perkusioko programen diseinatzailea da. Juanjo Eslava konpositorea eta laborategiko proiektuen sortzailea da. Carolina Cerezo konpositorea eta eszenako proposamenen diseinatzailea da. Eva Fontalba piano-jotzailea da eta kolektiboaren atal pedagogikoa zuzentzen du. Pablo Ramos eszena-zuzendaria eta kolektiboaren arte- eta eduki-arduraduna da. José Berrueta arkitektoa da eta E7.2-ren ekimen plastiko eta arkitektonikoei buruzko guztia diseinatzen du. Berruetak bere bulegoa du Zurichen eta Calatravaren eta Herzogen bulegoetan, Suitzan, lan egin du, besteak beste.

Kolektiboko kideek, nork bere esparru zehatzetatik abiatuta, beren esperientzia, gogoeta, irizpide artistikoa eta artearen nazioarteko testuinguruan duten inplikazio pertsonala eskaintzen dituzte. E7.2-k After Cage jaialdia zuzentzen du, zeinak bederatzigarren edizioa baitu. Esperimentazio eta laborategiko jaialdi bat da. Egitura erradikalak ditu, eta “kontzertu” kontzeptua gainditu du denbora-sistema ez-lineala inplementatuz, eta, era berean, programatzaile izateko xedeari uko egin dio, kontzienteki uko egin ere, sorkuntzaren ekimena beste artista batzuekin izateko.