Filosofoa eta saiakeragilea.
Filosofian lizentziatua eta masterra Komunikazio eta Kultura Ikaskuntzan, Gironako Unibertsitatean, Las pasiones ponderadas (Capitán Swing, 2015), Rebeldes (Lumen, 2021) eta No seas tú mismo (Paidós, 2021) saiakeren egilea da. Azken saiakera lan horretan kapitalismo aseezinaren itzalean gorpuztutako millennial belaunaldiaren disekzioa egiten du. Ekologia ere kezka nagusietako bat du. Esplugaren hitzetan, testuinguru neoliberalean, “bere buruaren enpresaburu” bihurtu den subjektuaren nekea batu egiten zaie antsietateari eta itxura batean irtenbiderik ez duen krisi ekosozial baten ziurgabetasunari. Halere, nekea eta ekoantsietatea afektu baikorrak izan ote daitezkeen planteatzen du, eta, hala izatera, mugimendu emantzipatzaile baten hazia. Bestalde, kolaboratzailea da El Salto, El País eta RAC1 hedabideetan.