Skip to content

Eva Lootz

Artista bisuala.

Hasieratik, materialen ezaugarriak eta haien inguruan garatutako zientzietan (metalurgia, hidraulika edo meatzaritza) izan du interesa, eta paisaian eta bilakaera historikoan duten eragina eta hizkuntzan duten arrastoa aztertu ditu. Bere azken proiektuen artean, nabarmentzekoak dira honako hauek: “Binomio, diálogo entre arte y ciencia”, Margarita Salasekin lankidetzan (CNIO, 2018), “Fonts vives” instalazioa Pollençako eliza museoan (2019) eta “El reverso de los monumentos y la agonía de las lenguas” erakusketa (Patio Herreriano Museoa eta Eskulturaren Museo Nazionala, 2020). Sari ugari jaso ditu, hala nola Arte Plastikoen Sari Nazionala. Lootzen obrak honako museo hauetan aurki daitezke: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, MACBA, Chase Manhattan Bank, Juan March Fundazioa, Artium-Arte Garaikideko Euskal Museoa eta Patio Herreriano Museoa.