Skip to content

Fermín Jiménez Landa

Hainbat lengoaiatatik —marrazketa, argazkia, instalazioa edo bideoa— abiatzen da Iruñean, 1979an, jaiotako artista hau; eremu publiko eta sozialetik, batez ere kaletik eta Internetetik, ateratzen dituen eguneroko planteamenduetan arakatzea du helburu. “Inolako botererik ez duen ilusionismo euforiko bat, zeinak, absurdoaren erabilera produktibotik, prekarietate gogotsutik (ez, ordea, inozotik) eta normatiboaren gainditzetik, kontzeptualismo desharro eta txantxazale batek definitutako lan bat planteatzen baitu, kontzeptualismo horrek artearen eragin mikropolitikorako gaitasunean jartzen duela arreta. Edo, beste modu batean esanda, bere lanak barregarria bortxatzen du kontzienteki, nola eta gure bizi-erritmoetan aldi baterako denbora-pitzadurak sortzeko eta, horrela, ziurtzat jotzen genuen hura aldatzeko misio parodiko eta antiheroikoaz”, David Armengolen arabera.

 Hauetan erakutsi ditu lanak: Manifesta 11 bi urtean behingoa, Zapopan (MAZ), Artium, Musac, CA2M eta Oteiza museoak, Künstlerhaus Bethanien, Centro Botín eta La casa Encendida, eta, galeriei dagokienez, Moisés Pérez de Albéniz, Travesía Cuatro, Nogueras Blanchrad eta Bacelos. Hauekin ere lan egin du: Consonni, Hagako 1646 eta Helsinkiko HIAP.