Skip to content

Frederic Amat

Artista bisuala. Bartzelonan  1952an  jaioa, bere lana ezin da forma bakar batean  aztertu. Bere lana mundu osoan erakutsi eta argitaratu da. Pinturari buruz duen ikuskera irekiaren ondorioz, arte-hizkuntza ugari txertatu ditu bere sorkuntza-lanean.

Dantzarako eta antzerkirako eszenografiak egin ditu Garcia Lorca, Beckett, Juan Goytisolo, Koltès eta Octavio Pazen testuetan oinarrituta. Era berean, Stravinsky/Cocteauren Oedipus res  oratorioen espazio eszenikoak zuzendu eta osatu ditu, Caldararen Maddalena ai piedi di Cristo, Fallaren  el sombrero de tres picos eta El viaje a Simorgh Sánchez Verdúren opera.  Hainbat literatura-lan ere ilustratu ditu, hala nola Las mil y una noches, La Odisea  edo Mark Stranden Seven Days, Bob Wilsonekin.

Espazio arkitektonikoetan egin dituen esku-hartzeetan , pintura, eskultura eta zeramika elkartzen dituzten proiektuak garatu ditu: El mural de les  olle, Villanurbs, Pluja de sang eta Mur d’ulls, besteak beste. Norabide anitzean, zinematografiaren eremura zabaldu du pintura, Lorcaren gidoi zinematografiko bakarra, Viaje a la luna, Joan Brossaren Foc al càntir, El aullido, Cabrera Infanteren gidoia, Danse noire eta Deu dits..