Skip to content

Gabriela Wiener

Idazle eta kazetari perutarra. SexografíasNueve LunasLlamada perdida eta Dicen de mí liburuak eta Ejercicios para el endurecimiento del espíritu poema liburua argitaratu ditu. 

Bere testuak hainbat antologiatan agertu dira, eta ingelesera, portugesera, polonierara, frantsesera eta italierara itzuli dira. Bere lehenengo istorioak kazetaritza narratiboko Etiqueta Negra aldizkari perutarrean argitaratu ziren. 

Espainian Marie Claire aldizkariaren erredaktore burua izan zen, eta gaur egun iritzi zutabeak argitaratzen ditu Eldiario.es argitalpenerako, bai eta bideozutabe bat ere lamula.pe argitalpenean. Bere herrialdeko Kazetaritzako Sari Nazionala irabazi zuen genero indarkeriako kasu bati buruzko ikerketa erreportaje bati esker. 

Hainbat performance sortu ditu, eta bere familiarekin batera eszenaratu ditu. Berriki, Qué locura enamorarme yo de tiantzezlana idatzi zuen eta bere protagonista izan zen. Huaco retrato nobela (Penguin Random House) argitaratu berri du. Madrilen bizi da.

Argazkia © Daniel Mordzinski