Haren kuradoretza lana erakutsi da atzerriko hainbat lekutan: Lincoln Centerreko (NY) Film Society, Tate Modern, Vienako Film Museum, Pacific Film Archive, Washingtoneko National Gallery of Art edo Bartzelonako Centre de Cultura Contemporània. Mexikoko ‘Ambulante Gira de Documentales’ jaialdiko programazio kozuzendaria izan zen, Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoa (2018-2021) eta Artiumeko Z Aretoaren komisarioa (2021-2022). Ekoizle lanak egin ditu Nicolás Pereda, Lois Patiño eta Matías Piñeiroren filmetan. Hainbat libururen editorea izan da: besteak beste, “Jonathan Schwartz: To Light, To Love, To Time” (2019), “Meditaciones sobre el presente” (2020), “Cartas como películas” (2022) edo “Somewhere From Here to Heaven” (2022). Gaur egun kuradoretza irakaslea da Elías Querejeta Zine Eskolan, Dirdira proiektuaren zuzendari artistikoa eta Iruñeko Topaketen programatzailea.
- Bideratzaileak, Zinema barrura
Garbiñe Ortega
LOTUTAKO EKITALDIAK
- 06/10/2024
- Terminado
- 21:00