Skip to content

Hartmut Rosa

Hartmut Rosa Oihan Beltzean jaio zen 1965ean, eta 2005etik Soziologia Orokorreko eta Teorikoko irakaslea da Jenako Friedrich Schiller Unibertsitatean; 2013tik, berriz, Erfurteko Unibertsitateko Max Weber Eskolako zuzendaria da. Aurretik, irakaslea izan zen Augsburgoko Unibertsitatean, Duisburg-Essengon Unibertsitatean eta New Yorkeko New School for Social Research-en. 2016an, irakasle gonbidatua izan zen Parisko FMSHn. 1997an Berlingo Humboldt Unibertsitatean doktoregoa egin zuen, eta 2004an Jenan lizentzia lortu zuen. 2006an Turingiako estatuko Funtsezko Ikerketaren Saria jaso zuen, 2016an Tractatus Saiakera Saria, eta 2018an Erich-Fromm Saria eta Watzlawik-Ehrenring Saria. Zenbait ikerketa proiektu zuzentzen ditu, hala nola «Landnahme, Beschleunigung, Aktivierung» ikerketa taldea, DFGk babestua. «Hazten ari diren gizarte modernoen dinamika eta (des)egonkortzea.» Haren liburuak hizkuntza askotara itzuli dituzte, eta mundu osoan argitaratu dira.