Skip to content

Helena Maleno Garzón

Kazetaria eta ikertzaile espezializatua migrazioetan eta gizakien salerosketan, bereziki emakume eta haurrenean. Tangerren (Maroko) bizi da, eta 2002an Caminando Fronteras kolektiboa sortu zuen. Kolektibo horrek Saharaz hegoaldeko migratzaileen komunitateak bultzatzen ditu migrazio prozesuan, eta, era berean, Espainiako hegoaldeko mugan gertatzen diren giza eskubideen urraketak salatzen ditu. 

Bere aktibismoaren zati bat Itsas Salbamenduari abisatzean datza noraezean dauden ontziak erreskata ditzan eskatzeko. Zeregin horri esker, hainbat aitortza jaso ditu giza eskubideen arloan, hala nola Peace Bureau nazioarteko saria. Era berean, ordea, Espainiako eta Marokoko auzitegiek epaitu dute, immigrazio irregularraren alde egitea leporatuta. Kausa horiek artxibatu egin ziren azkenean. 

Giza eskubideei buruzko aholkularitzaren arloan aholkulari independente gisa lan egin zuen Women’s Link Worldwide, Save the Children eta Alianza por la Solidaridad erakundeetarako. Kazetari gisa, eldiario.esPúblico eta Periodismo humanoargitalpenetan lan egin du. Mujer de frontera. Defender el derecho a la vida no es delito (Península, 2020) liburuaren egilea da.