Ekonomialaria, Sorbonako Unibertsitateko irakasle da.
Bere saiakera-lanetan ekonomia eta ekologia lotzen ditu. Espekulazioari buruz, finantza-merkatuen ezegonkortasunari buruz eta naturaren inguruko espekulazio merkantilistari buruz egiten du gogoeta. Sorbona Paris Iparraldea Unibertsitateko irakasle-ikertzaile izaki, Tordjman-en ustez planetaren degradazioari aurre egiteko modua ez da teknologia, ingurumen-arloko soluzioen merkatua edo finantza berdeak; eredu ekonomiko eta sozialen birplanteamendua baizik, La croissance verte contre la nature (2021) eta L ‘urgence de sortir de l’ agriculture industrielle (2023) lanetan defendatzen duenez. «Précurseurs de la décroissance» bildumaren zuzendarietako bat da Le Passager clandestin argitaletxean; bilduma horretan, desazkunde jasangarrian erreferenteak diren pertsonen hausnarketak biltzen dituzte.