Skip to content

Hugo Mujica

Poeta eta saiakeragilea.

Euskal, sefardi eta italiar sustraiak ditu, eta bidaiak markatzen du bere bizitza. Greenwich Villagen igaro zituen kontrakulturaren urteak. Bertan, immigrante gisa lan egin zuen, eta, aldi berean, artista plastikoekin harremanetan jarri eta filosofia ikasi zuen. Psikodeliaren mugimenduan parte hartu zuen, Hare Krishna espiritualtasunera hurbildu zen eta Allen Ginsberg ezagutu zuen. Azken horrek Swami Satchidananda  guruarengana (haren ikasle bihurtu zen) eta William Burroughsengana barneratu zuen. Trapense bizitza monastikoa ezagutu zuen. Han monje gisa bizi izan zen isiltasun botopean  zazpi urtez,  eta han hasi zen poesia idazten. Zenbait urte geroago, Grezian, meditazio tradizio hesikasta ezagutu zuen. Argentinara itzuli ondoren, apaiz bihurtu eta idazteari ekin zion buru-belarri. Lan  oparoa egin du , poesia , narratiba, saiakera eta musika, performance eta beste arte batzuetarako testuen artean 30 liburu biltzen baititu.