Argitaratzailea eta saiakeragilea.
Literatura irakaslea da Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta beste batzuekin batera 2007an fundatutako Fragmenta argitaletxeko argitaratzailea. Doktorea Giza Zientzietan, Pompeu Fabra Unibertsitatean, Joan Maragallen pentsamenduaren azterketan espezializatu da. No et facis posar cendra. Pensament i religió en Joan Maragall (2010) liburuaren eta Josep Rius-Camps, Joan-Carles Mèlich, Lluís Duch eta Dolors Bramonekin izandako solasaldiak biltzen dituzten liburuen egilea da. Joan Maragallen obra guztien edizio kritikoa argitaratzeko batzordekidea da, Edicions 62 argitaletxearekin kaleratuko da. 2012an, Kataluniako Liburu Ganberak egilearen argitaratze lana aitortu zuen, liburuen sektoreko ekintzaile gaztea saritzeko Memorial Ferran Lara saria emanda. 2018an Komisarioa izan zen Raimon Panikkar filosofo eta teologo katalanaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldian.