Skip to content

Iosu Zapata

1981ean, Iruñean, jaio zen artista hau. Abandonatutako espazioekin, periferiekin, marjinalarekin, hiri-paisaiarekin eta hark naturarekin duen harremanarekin lotutako gaiak jorratzen ditu nagusiki. Bere jardun-eremua plastikoa zein soinukoa da.

Iruña Cormenzanaren tailerretan hasi zen hazten, 1991n. Diseinu grafikoa ikasi eta marrazki- eta pintura-monografikoak egin zituen, Iruñeko Arte Eskolan. Hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu (Topaketak edo Artista Gazteak), eta hainbat talde artistikorekin lotuta dago Iruñean eta Mexikon. Bere lana Espainian, Filipinetan, Frantzian eta Mexikon erakutsi du. Hainbat urtez bizi izan da Mexikon, eta proiektu batzuk garatu ditu han, hala nola La Chabola Nómada, toki hauetan ikusgai jarri dena: Museo del Chopo, Polyforum Siqueiros, Centro Cultural de España edo Museo de la Mujer.