Skip to content

Irene Galindo Quero

Konpositorea da, eta Granadan jaio zen 1985ean. Hiri horretan bertan egin zituen ikasketak Pedro Guajardorekin, Musikhochschule Freiburg-en Cornelius Schwehr eta Mathias Spahlinger-ekin, eta HfMT Köln-en, Johannes Schöllhorn-ekin. 2012az geroztik, musika klasiko hindustanera (sarod) ikasten ari da Pandit Brij Narayan-ekin. Irakasle lanetan aritu zen 2014 eta 2016 artean CSMA Aragón kontserbatorioan. Bere lanari esker, hainbat beka eta sari jaso ditu hainbat erakunde entzutetsuren eskutik (hala nola Alexander von Humboldt fundazioa, La Caixa-DAAD eta Akademie Musiktheater Heute), eta konpositore egoiliarra izan da Brahmshaus Baden-Baden eta Künstlerdorf Schöppingen erakundeetan eta Madrilgo Ikasleen Egoitzan. 2015ean A campo abierto ganbera opera estreinatu zuen Madrilgo Teatros del Canal antzokian. 

2017an, Hanburgoko Opera Stabile erakunderako, eta Neue Szenen III lehiaketaren irabazlea izan zenez, Deutsche Oper Berlin erakundearen Tischlerei-rako enkargu bat jaso zuen. 2019an, Berlin-Rheinsberger Kompositionspreis saria eman zioten. Gaur egun, hainbat proiektu eszeniko garatzen ari da Ángela Segovia poetarekin batera.

Argazkia © Philipp Ottendörfer