Skip to content

José Luis Guerin

Bartzelonan jaio zen 1960an. Nazioarteko egile zineman ezagunena den zinemagileetako bat da. Bere obra poetikoa eta hausnarketazkoa da, eta hainbat formatu baliatzen ditu: film luzeak, film laburrak eta instalazio bisualak; munduko hainbat museotan daude ikusgai. Bere filmografiak fikzioa eta dokumentala uztartu ditu, eta bi generoen arteko mugak lausotu ditu. 

Bere lana hainbat zinema jaialditan aurkeztu dute: Venezia (Sail Ofiziala), Cannes (Un Certain Regard, Errealizadoreen Hamabostaldia), Berlin (Forum), Donostia (Lehiaketa Ofiziala), hainbatetan Locarnon, Rotterdamen, Tokion… 

Agian, nazioarteko jaialdietan kritikak eta publikoak ondoen hartzen duen Espainiako zinemagilea da. Atzerabegirakoak egin dituzte berari buruz hainbat zentro kulturaletan, hala nola Georges Pompidou Zentroan (Paris) eta Harvard Film Institute erakundean. Nazioarteko hainbat sari jaso ditu, bai eta Zinematografiako Sari Nazionala ere 2001ean.

Argazkia © Eduardo Momeñe